Newsletter 2 Translanekin
Gracias

Udako oporrak baino lehen…

Eskerrak eman nahi genizkien gure bazkide guztiei eta, bereziki, Akitania
Berria eskualdeari eta Pirinio Atlantikoak departamentuari, emandako
laguntzagatik. Horiei esker, TRANSLANEKIN proiektuaren esparruan egindako
ekintzek aukera eman dute mugaren bi aldeetako enpleguaren eta
prestakuntzaren eragile nagusiak biltzeko, mugaz gaindiko testuinguruan
enplegurako mugikortasuna hobetu nahi duen tresna handi hori eraikitzeko..

Catiopy

mapa newsletter 2 translanekin

Elkarlaneko mapa bat, garatzeko

Lehen tailerretatik ateratako ondorioen artean, funtsezko lana da Catiopy
elkarlaneko mapa.
2017tik 2018ra bitartean sortu zuen erakunde talde batek, besteak beste,
INSUP, SCOP Atelier Lan Berri eta ARETÉ ACTIVA. Mapa horren helburua da
integrazioko profesionalen profil guztiak detektatzea, identifikatzea eta
deskribatzea, profil horiek erabiltzen dituzten egiturak (publikoak nahiz
pribatuak) identifikatzea eta ezaugarritzea, prestakuntza espezializatu mota
guztiak identifikatuz eta konparatuz eta, hartara, mapaketa adierazgarria eginez.
Tresna bikaina da, eta enpleguko eta prestakuntzako profesional guztiek
ezagutu eta ezagutarazi behar dute beren inguruan.
Gogoratu erregistratu zure jarduera edo egiaztatu zure informazioa hemen
https://action.translanekin.eu/catiopy/

Helburuak betetzen

Reunion newsletter 2 translanekin

Ekainaren 22ko azken zuzendaritza batzordean, Poctefako bi ordezkari ere
bertan zirela, parte hartzaileek proiektuaren aurrerapena eskertu eta egindako
lan guztia baliozkotu zuten.
Izan ere, planteatutako helburuen erdia baino gehiago bete dira, eta
horrek aurreikuspen onak iradokitzen ditu datozen hilabeteetarako.
Gogorarazteko, honako hauek dira proiektuaren berariazko helburuak:

 

  • Mugaz gaindiko tresna didaktiko batzuk garatzea, hezkuntza eragileak eta
    ibilbideak prestatzea, mugaz gaindiko mugikortasun profesionalaren
    inguruan.
  • Elkarrekin garatzea mugaz gaindiko mugikortasun profesionalerako
    laguntza tresnak eta metodologiak.
  • Mugaz gaindiko lan mugikortasunean jarrera oneko komunitatea
    egituratzea, bazkideen sarea indartuz.

Translanekinek ez du itxiko

open newsletter 2 translanekin

Proiektua abian dela ere, TRANSLANEKIN irekita dago lan orientazioko eta
integrazioko profesional guztientzat, bai beren ikasketa eremuan, bai beren
lanbide jardueran (sektore publikoan edo pribatuan). Denak daude gonbidatuta
beren esperientzia partekatzera edo enpleguaren arloan duten iritzia ematera,
hemen erregistratuta:

Adieraz iezaguzu zein hizkuntzatan jaso nahi duzun gure informazio buletina
hemendik.

TRANSLANEKIN poctefa ARETE
Logo Insup Formation
Lan-Eko
Logotipo ALB Formation
Logo Olatukoop
Logo Arete Activa
Logotipo Ademan

TRANSLANEKIN

www.translanekin.eu info@translanekin.eu

Icono linkedin translanekin
Icono Youtube translanekin
Share This