Translanekin

Pirineoetako bi aldeetan lan mugikortasuna bultzatzeko proiektu bat

Translanekin

Pirineoetako bi aldeetan lan mugikortasuna bultzatzeko proiektu bat

Translanekin

Un proyecto para impulsar la movilidad laboral a ambos lados del Pirineo

TRANSLANEKIN proiektu europearrak, formakuntza profesionaleko praktiketan dauden pertsonen, enplegu eskatzaileen, formakuntzan dauden pertsonen (ikastunak/aprendiz) eta birmoldaketan dauden langileen enplegurako mugikortasuna hobetzea du helburu, mugaz bestaldeko testuinguruan. Horretarako, orientazio eta formakuntzako eragile publiko zein pribatuak, eragile ekonomiko eta enpresarialekin harremanetan jarriko ditu.

Proiektuaren erabateko aurrekontua 630.000 €takoa da. Honen % 59,95a Akitania Berrian kudeatuko da, %27,20a Nafarroan eta %12,85a Gipuzkoan. Proiektua %65ean Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (FEDER) bidez kofinantziatuta dago (Programa Interreg V-A España-Francia-Andorra). Proiektu hau  POCTEFA 2014-2020 hirugarren deialdian aukeratuta izan da, 2019an erabakita, konkretuki 5 Ardatzean: “Konpetentziak eta inklusioa indartzea herrialdeetan”. POCTEFAk, Espainaia-Frantzia-Andorra muga zonaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea du helburu. Bere laguntza, mugaz bestaldeko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenetan zentratzen da, elkarrenganako estrategien bidez, lurraldeko garapen jasangarria lortzeko.

Proiektua bi urteren bitartez garatzea aurreikusita dago,  Nafarroa, Pirinio Atlantikoak (Bearn eta Iparralde) eta Euskadin. Herrialde hauek duten langabezi tasa, estatu mailakoa baino baxuagoa izanik, hainbat sektoreetan ez dira betetzen dauden lanpostu beharrak.

TRANSLANEKINek “besteek dituzten beharren ezjakintasuna” murriztea du helburu. Ezinbesteko betekizuna izanik, enpleguaren garapenerako eta mugaz bestaldeko formakuntza eskaintzen armonizaziorako.

Proiektu honek, formazio organismoen, mugaz bestaldeko mugikortasunean  adituen, enpresarien, enpresen eta enplegu zerbitzu publikoen arteko kolaborazio mekanismo berriak ekarriko ditu, erronka honi erantzun ahal izateko. TRANSLANEKINek soluzio konkretu eta berriztatzaileak eskeiniko ditu herrialde hauen arteko lan mugikortasunerako ekintzak bultzatuz. Plataforma kolaboratibo-didaktikoen bitartez eskuragarri izango da. Profesionalen parte hartzea ere egongo da, bere jarraipena bermatuz eta problematika (informazioa) zein formari (kolaborazio tresna digitalak) erantzunez.

Proiektuaren helburu espezifikoak honakoak dira:

Translanekin
Garatu mugaz bestaldeko egoeran oinarritutako tresna didaktikoen multzoa, eragileen formakuntza bat eta bide pedagogiko batzuk mugaz bestaldeko mugikortasun profesionalaren inguruan.
Translanekin
Mugaz bestaldeko mugikortasun profesionalerako akonpainamendu tresna eta metodologiak elkarrekin garatzea.
Translanekin
Mugaz bestaldeko lan mugikortasunaren inguruko jardunbide egokien komunitatea estrukturatzea, kideen sarearen indartzearen bitartez.

Gaurkoa

Translanekin newsletter Nº2

Translanekin newsletter Nº2

Udako oporrak baino lehen... Eskerrak eman nahi genizkien gure bazkide guztiei eta, bereziki, AkitaniaBerria eskualdeari eta Pirinio Atlantikoak departamentuari, emandakolaguntzagatik. Horiei esker, TRANSLANEKIN proiektuaren esparruan egindakoekintzek aukera eman dute...

read more
Translanekin newsletter Nº1

Translanekin newsletter Nº1

BADITUGU PIEZAK… ...… Eraiki dezagun!Parte hartze handia, feedback ona eta balorazio positiboa, horra hor Mugaz gaindiko Enpleguari eta Formakuntzari buruzko Inkestaren  emaitzen laburpena. INSUPetik adierazi dutenez, “argi geratu da hiru lurraldeetan oso baliabide...

read more