Joan den otsailaren 14an, Translankeinen proiektu-taldea beste behin bildu zen baliabide telematikoen bidez, proiektuaren aurrerapen berriak eta garatu beharreko hurrengo mugarriak partekatzeko.

Zehazki, taldearekin partekatzen da gastuen aitorpena positiboa izan dela eta datorren irailaren 1ean bazkide guztiek gastuen azken aitorpena egin beharko dutela, proiektuan garatutako ekintzen arabera.

Pertsona guztientzat irisgarria eta irekia den plataformaren (MOOC) garapenari dagokionez, dagoeneko definitu dira programa pedagogikoaren lehen eskema eta edukiak. Aurreikuspenen arabera, 2022ko apirilerako amaituko da garapen teknikoa, eta edukiak hiru hizkuntzatan itzultziko dira: gaztelaniaz, euskaraz eta frantsesez.

 

.

Share This