Translanekineko erakunde bazkideok 4 lan-jardunaldi izan ditugu, urriaren 26tik 27ra eta azaroaren 23tik 24ra. Jardunaldi horietan prestakuntza jaso dugu e-learning joerei eta horien dimentsioei buruz; nola planifikatu MOOC bat modu autonomoan eta masiboan (erabiltzaile askorekin); zeintzuk dira parametroak prestakuntza ondo diseinatuta dagoela berrikusteko (modu tekno pedagogikoan), eta ikasi eta maneiatu dugu Moodle tresna,  diseinatzen eta batera sortzen ari garen ikastaroetarako hautatua, batetik, enplegu-eskatzaileentzat eta, bestetik, erreklutatzaileentzat

Jardunaldi hauetan bi ibilbideei forma emateko aukera izan dugu, egitura sortuz, lehendik ditugun eta tresnan sartu nahi ditugun tresnak eta baliabideak pentsatuz, zer beste batzuk sortu/bilatu behar ditugun elikatzeko, zer formatu irudikatzen dugun…

Ekintza horiek amaitu ondoren, lantalde tekniko bat sortu da, erakunde bazkide bakoitza ordezkatzen duena, ibilbideen edukiak sakon lantzeko. Horretarako, beste 4 jardunalditan elkartuko gara, abenduaren 9an hasita.

Share This