Saio honetan, proiektuaren ekintza ezberdinen jarraipena egin da, eta hiru lurraldeetako enpresa eta adituei egindako elkarrizketei buruz egiten ari garen ikerketaren lehen datuak ezagutu dira. Gogora dezagun helburua egoeraren analisi konparagarri bat izatea dela, lanbide erreklutamenduko ohiko metodologien, enplegu bilaketaren eta prestakuntza baliabideen arloan.

Bestalde, mugaz bestaldeko lanbide heziketaren gaia aztertzen ari den COP TRANS proiektuarekin lan saio bat egitea proposatu da.

Halaber, taldeko bi kide berri aurkeztu dira: Pilar Artalloytia (INSUP), idazkari lanak egingo dituena, eta Paula Ruiz (Arete activa), Elsa Gil ordezkatuko duena bera ez dagoen bitartean.

Share This