Bileran, bazkideei proiektua 2022ko maiatzaren amaierara arte luzatzeko baimen ofiziala jakinarazi zitzaien.

Prentsa-estalduraren zerbitzua kanpora ateratzea ere jakinarazi zen, eta laster newsletter bat argitaratuko zela 3 hizkuntzetan (gaztelania, frantsesa eta euskara).

Hirugarrenik, martxoaren 31ko diagnostikoaren emaitzen aurkezpena balioztatu zen.

Jarraian, irtenbide operatibo posibleak identifikatu ziren, batez ere hiru lurraldeetako enplegu eta prestakuntza eragileak biltzeko egiten ari diren tailerrak hobetzeko.

Azkenik, aztertutako azken alderdia mugaz bestaldeko enplegurako prestakuntza eta orientazio tresnak eta gailuak garatzeko aukera ezberdinak izan ziren, tailerretarako erabilitako online plataformaren adibideari jarraituz.

Share This