Leire Azconak (Akitania Berria-Euskadi eta Nafarroako Euroeskualdearen enplegu, formakuntza eta berrikuntza arduraduna) proiektu taldearekin xehetasun handiz partekatu ditu EMPLEO proiektuaren metodologia, ekintza eta emaitza nagusiak. Proiektu hau, aurreko deialdiaren markoan (INTERREG POCTEFA 2016-2018) garatu zen.

TRANSLANEKIN poriektua programatzeko garaian, EMPLEO proiektua izan da kontutan hartu den aurrekarietako bat. Horrela, bertan hauteman ziren inkietude batzuei erantzuna eman eta garatzeko eginkizuna izanik.

EMPLEO proiektuaren ondorio eta emaitzek ahalbidetuko digute zehaztu eta definitzea zehaztasun handiagoz mugaz bestaldeko lan merkatuaren egoeraren diagnostikoa Nafarroa, Euskadi eta Akitania Berriko zonaldean. Baita ere jarraitu beharreko lan metodologia helburutzat ezarritako emaitzak lortzeko.

Emandako informazioaren zabaltasuna eta konkrezioa dela eta, Leireri beste sesio bat egitea eskatu diogu, interes handieneko aspektu batzuk landu ahal izateko, horrela gure helburuak hobeto lortzeko.
Share This